Beste urte batez, Hezkuntza zerbitzuaren bidez, udalak herriko ikastetxeetara eramaten du alkoholaren arriskuak murrizteko programa. Esku-hartzea eskola orduetan DBHko 4.mailakoekin egingo da, hau da, 15 urteko ikasleekin, hain zuzen ere. Haztegi ikastolan azaroaren 7an eta 8an eta Olazabal institutuan abenduaren 11n eta 15ean.
Nerabeek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.
Alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan aurrera eramaten dena, Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.
Urte berria hasi eta gero, gurasoen txanda iritsiko da. Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, otsailaren 1ean gurasoentzako hitzaldi-tailer bat antolatuko da Kultur etxean.