Datozen urteko jaiak prestatzen hasteko helburuarekin, lehenengo bilera aurrera eramango da ostegun honetan (hilak 9) arratsaldeko 18:30etan kultur etxean. Oraingoan, eta herritarren parte hartzea areagotzeko asmoarekin, hilabetero elkartuko da jaiak arloko lan taldea eta bilera bakoitzean gai konkretu batzuk landuko dira.
Lan talde hau irekia dela gogoratzen da eta legazpiar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.
Lehenengo bilera honetan landuko diren gaiak ondorengoak izango dira:
1. Jaietako lan taldearen funtzionamendu berria
2. Jai Nagusien (maiatza eta iraila) datak finkatzeko proposamenak.
3. Jaietarako Zapia
4. Jai Egitarauetarako azalak
5. Hurrengo bilera
Animatu eta parte hartu!