Azaroaren 5ean, atzo igandea, Euskal Herriko V. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar Erara) ospatu zen Hondarribian. Arratsaldeko 18:30etan hasi eta bi ordu iraun zuen ikuskizunean, 15 urtetik gorako hamar dantzari lehiatu ziren, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Irati Olaizola, Maider Encina eta Naroa Sánchez legazpiarrak.
Lehenengo hiru sailkatuak hauek izan dira:
1. Mikel Esnaola (Lezo)
2. Mattin Etxebeste (Oiartzun)
3. Ane Jaunarena (Lezo)
Irati, Maider eta Naroak lan bikaina egin dute. Zorionak!