Jakina denez, Legazpik meteorologia-estazio bat du Goenegan, eta bertan hilero AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak biltzen dira.
Datu horien arabera, urrian 87,67 litro euri erori dira; datu hori urriko batez bestekoa (125 litrotik gorakoa) baino askoz txikiagoa da 1946tik.
Bitxikeria gisa, urriaren 25etik 26ra bitartean 46,8 litro erori dira, hilabete osoari dagokionaren erdia baino gehiago. Horrela, urteko metatua 954,2 litrokoa da, 2020tik dagoen altuena.
Urrian zehar 13 egunetan zehar euria egin du; 2 egunetan behe-lainoa izan dugu; eta 7 egunetan ihintza egon da.
Iritsi garen tenperatura maximoa 32,5ºC-koa izan da urriaren 1ean, eta Legazpin, 1957an, tenperaturak erregistratu zirenetik, urriko maximoa da hau. Bestalde, minimoa 5ºC-koa izan da, urriaren 21ean. Batez besteko tenperatura 17,31ºC-koa izan da.
Datu orokorrak:
Gogoratu urtarrilean, Goenagan kokatutako estazio meteorologikoan (AEMET) bildutako datuak aztertu eta txosten bat argitaratzen dugula gure webgunean. Txosten horren edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik jasotako datuak azter ditzakezue.
Bestalde, Eustaten webgunean Legazpiri buruz dauden datuak ezagutzeko beste atal bat ere badagoela gogoratu. Bertan, gure herriari buruz hainbat datu aztertu ditzakezu, besteak beste: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta … etab.