pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriko asmakizunaren erantzuna: usoak
03
Aza
2023

Urriko asmakizunaren erantzuna: usoak

Hilabete honetako esaerak honela dio: “Azkar eta ondo, USOAK hegan”

Hilabete honetako esaera zaharra ez da horren ezaguna, baina, egia esan, ez du azalpen askoren beharrik. Izan ere, ederki asko adierazten du azaldu beharrekoa: “Azkar eta ondo, USOAK hegan”. Halaxe da.  Eta bada, gainera, beste esaera zaharrik mezu berbera adierazten duenik: “ Lan lasterra, lan alferra”, hain zuzen ere. Azken batean, esaerak esan nahi duena da, oro har, inork ezin duela dena delakoa ondo eta, gainera, azkar egin; oso gutxik dute abilezia hori, horrenbestez, sarritan azkar egindako lana traketsa izan ohi da. Zer pentsatua eman beharko liguke horrek!

 

Eneko Iriondo Eguren  bertsolariak ere horixe adierazi du bere bertsoan. Gure arbasoen bizi-erritmoa ekarri digu gogora, gaurko presak ikusita. Hausnarketa baten beharra adierazi du berak ere, ez baitaki ona ote den beti presaka ibiltzea, are gehiago jakinda korrika eta presaka ibiltzeak ez dakarrela gauza onik.

 

Beti presaka ibiltzen gera.

Ez dakit ona ote dan!

Guztia eta guztiak ere

dauzkagularik soberan.

bili beharko ginateke

gure arbasoen eran;

ibiltzen garen baino askosaz

polikiago aukeran,

azkar ta ondo soilik usoak

egin baitezake hegan.

 

Bukatzeko, errimari buruz aritu da bertsolaria. Errimak bertsoaren puntuei bukaera berdintsua ematen die. Bertso honetan bi bokal eta kontsonante bat izan dira puntuetako errimak: ote dan / soberan / eran / aukeran / hegan. Musikarekin batera, horrek ematen dio bertsoari musikaltasuna.

 

Albiste guztiak