Azaroan Musika Zikloko bigarren kontzertua ere Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du eta beraiek ere kantari arituko zaizkigu.
Beriango Goizalde Abesbatza gonbidatu du Santikutz Abesbatzak beraiekin batera kontzertua eskaintzeko.
- GOIZALDE ABESBATZA-Beriain.
Goizalde abesbatza 1980an sortu zen José Sánchez Fernándezen ekimenez, Abesbatzaren sortzaile eta zuzendari izan zen hasieratik.
Zazpi urtez herriko ekitaldi guztietan parte hartu zuen baita kontzertuak eskaini ere Nafarroako hainbat herritan.
1987tik aurrera, eten bat gertatu zen bere jardueran, 25 urte urtetakoa, berriz ere abesbatza martxan jarri ahal izateko behar adina pertsona izateko zain.
Une hori 2014. urtean iritsi zen, orduan sortu bitzen berriro Musika eta kantua partekatzeko grina.
Egungo korala 28 ahotsek osatzen dute.
Gure helburua musika korala zabaltzea da, partaideen arteko loturak sortuz , eta kezka bera duten beste leku batzuk ezagutzea.
Bere jarduera gero eta biziagoa da, abesbatzen trukeak eginez Nafarroan, Aragoin, Errioxan, Euskadin, Asturiasen, Leon, Zamora, Salamanca, Valladolid eta Palentzian.
Bere sortzaileak jarraitzen du zuzendaritza lanetan.
Nafarroako abesbatzen elkarteko kidea da.
- Zuzendaria: José Sánchez Fernández
Solfeo, Biolin, Kantu eta Harmonia ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan.
Musika eta musika pedagogiako irakaslea izan zen hogeita hamar urtez.
Kantuaren eraginez irakasle den garaian, hainbat haur eta gazte Abesbatzen formazioan aritu zen.
Goizalde Abesbatza sortu zuen 1980an, eta dedikazio bereziz zuzentzen jarraitu zuen
interpretatzen dituzten obra askoren berrikuspena eta moldaketak eginez.
Hona, eskainiko diguten egitaraua:
SANTIKUTZ ABESBATZA
AMA (LESBORDES)
GOBBO SO PARE (C.JAUFRE)
OJOS BRUJOS (GONZALO ROIG)
CANT HELP FALLING IN LOVE (EJVIND DENGSO)
CORAL GOIZALDE DE BERIAIN
AY, AGÜITA DE MI TIERRA (TRADICIONAL CHILENA)
A LA ORILLITA DEL RIO (ALFONSO RUIZ MARTINEZ)
NANA QUISQUILLOSA (ESTEBAN TOZZI – LEONOR)
PALOMA MENSAJERA ( J. RUIZ GASCH)
MAITIA NUN ZIRA (JOSÉ URUÑUELA)
ZORONGO (F. GARCIA LORCA)
SABOR DE HABANERA ( JOSÉ SÁNCHEZ FERNÁNDEZ)
ESTA TIERRA ( JAVIER BUSTO – FRANCISCO PINO)
GAVIOTAS (FAUSTINO C MORANDO)
ILUNABARRA (IGNACIO MOCOROA DAMBORENEA)
NAVARRA (JOSÉ MENÉNDEZ)
MAITE ( J. M BEOBIDE)
LA GOLONDRINA (POPULAR MEXICANA)
- BI ABESBATZEK ELKARREKIN
MAITIA NUN ZIRA (2ª Letra) (JOSÉ URUÑUELA)
Sarrera doan tokiak bete arte.