Bertatik Bertara azokaren hirugarren edizioa ospatu zen larunbat honetan Legazpin, bertan haurrentzako ekintzak, inguruko baserritarrek ekoitzitako produktuak, Lakiola Aundi baserrian hazitako txekor bat erre d burruntzian, eta haragi pintxoak saldu ziren ere sagardoz lagunduta.
Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen inguruan lan egiten dutenek martxan jarritako proiektua da Bertatik Bertara, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako ekoizleak elkartzen ditu.