Azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, EH Bildu, Berdeak + Independientes eta EAJ taldeek Euskal Autonomia erkidegoko auzitegi nagusiaren 435/2023 epaiaren aurrean aurkeztutako mozioaren baitan, azaroak 4ko manifestaziora joateko deia egiten diegu legazpiarrei.
Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.
Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei dei egiten diegu oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.
Horregatik, autobus bat jarriko da eta lotura honetan izena eman beharko da, inprimaki hau betez
Kontuan izan, 10 euroak autobusean bertan jasoko direla eta izena emateko epea, azaroak 2 izango dela.
Guztion indarra beharko dugu oldarraldiaren aurrean herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa emateko.
Denon artean egingo dugu!