Trenbidearen azpiegituran urriaren 28an eta 29an egingo diren hainbat obra direla-eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, Andoain eta Irungo geltokien artean, horretarako, ordezko zerbitzu bat jarriko da:
- Andoain – Urnieta – Hernani – Donostia – Pasaia – Lezo/Errenteria artean eta itzuleran: zerbitzu alternatiboa autobusez.
- Loiola, Martutene, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako, mikrobus bidezko zerbitzu alternatiboa egingo da.
Irun eta Bentaseko bidaiarientzat: zerbitzu alternatiboa TOPOan Pasaiaraino/Pasaiatik. TOPOAk zerbitzurik ematen ez duen goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan, zerbitzu alternatiboa autobusez egingo da.
GARRANTZITSUA: ordutegi bera ezarri da bi egunetarako . Donostian autobusak autobus geltokitik aterako dira (17tik 21erako dartsenak).