pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak berehalako konponbidea eskatu dio Renferi
26
Urr
2023

Legazpiko Udalak berehalako konponbidea eskatu dio Renferi

Trenak atzerapenekin datoz sarritan, edo ez datoz

Legazpiko Udalak hainbat eskaera jaso ditu azken hilabeteetan, Renferekin harremanetan jartzeko eskatuz, trenen ordutegietan formaltasuna eta ordena lortzeko presioa egiten saiatzeko. Oro har, trenak berandu iristen dira, eta, batzuetan, ez dira iristen ere, eta horren ondorioz asko dira lantokira berandu iristen diren edo bestelako egitekoak egitera iristen ez diren herritarrak. Egoera horren aurrean, Legazpiko Udala joan den irailean Renferekin jarri zen harremanetan, eta arazoa berehala konpontzeko eskatu zien.

 

Hau izan da Renfek eskaerari emandako erantzuna: "arazo operatiboak direla eta, Zumarragan behin baino gehiagotan kendu behar izan dira Brinkolan ibilbidea hasten edo amaizen duten trenak. Ez da aldez aurretik jakiten dugun zirkunstantzia bat, bezeroei abisua eman ahal izateko. Horregatik jartzen da bezeroen eskura taxiak edo autobusak, hala behar izanez gero, Brinkola, Legazpi eta Zumarragako geltokien arteko joan-etorriak egiteko. Renfeko geltokietan langilerik ez dagoenez, komunikazioa balidatzeko makinetan eta autosalmentarako makinetan kokatutako interfonoen bidez egin behar da, errepideko garraio alternatiboa eskatzeko".

 

Azalpen hori eman ondoren, eta kontuan hartuta egoera ez dela une jakin batekoa, baizik eta behin eta berriz errepikatzen den egoera dela eta garraio-alternatibak ere ez duela arazoa konpontzen, Legazpiko Udalak beste behin ere neurriak hartzea erabaki du: "Uste dugu, puntualtasun eta konpromiso falta hori guztiz onartezina dela, baita herritarrenganako errespetu falta. Horrela, kexa formal bat bidali diogu zuzenean Renfeko zuzendari nagusiari, berehalako irtenbide bat eta etorkizunean horrelakorik berriz gerta ez dadin neurri zehatzak eskatzeko".

 

Espero dugu Udalaren kexa formal horrek, azkenean, Renferen arreta erakartzea eta herriko tren-garraioaren egoera hobetzeko ekintza zehatzak hartzera bultzatzea.

Albiste guztiak