pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2023
26
Urr
2023

Azaroan Musika 2023

Emanaldiak, Azaroak 1,4,11,12,18,19, 24, 25 eta Abenduaren 3an

Azaroaren 1ean hasiko da Azaroan Musika zikloa Legazpin, eta aurtengoan bai, ohiko bidea egingo dugu, herriko musika elkarteek sustatu eta kudeatutako emanaldiak eta horien osagarri kultura zerbitzuak proposaturiko ikuskizunekin.

Aurtengoan nabarmentzekoak izango dira Danboligena Txistulari Gazteen Topaketa, egun guztiko egitarauarekin eta Zikloa itxiko duen Aztarnetan emanaldia, hitza eta musika uztartzen dituen proposamena.

 

Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

  • 1, ASTEARTEA: “Gala lirikoa. Opera eta zarzueletako ariak”.Eduardo Sola, pianojelea, Leire de Antonio,sopranoa, Itsaso Loinaz,sopranoa, Eduardo Zubikoa,tenoreaeta Andoni Sarobe,baritonoa. 19:00ean Latxartegi Aretoan. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
  • 4, LARUNBATA: “Beriango (Nafarroa) Goizalde abesbatza”. 20:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
  • 11, LARUNBATA: ”Al-Sejo taldea (Castro Urdiales). 19:00etan Latxartegi Aretoan. Alaitasuna Errondailak sustaturik.
  • 12, IGANDEA:“Isidro  Larrañaga Eskusoinu Orkestra”. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
  • 18, LARUNBATA:Danboligenak 2023-Txistulari gazteen topaketa, Goiz Deia Txistulari taldearen eskutik. Kalejira, tailer, kontzertu, erromeri,… egun guztian.
  • 19, IGANDEA:“Sugaar Ensenble”. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
  • 24, OSTIRALA: “Klasikoak Sokairera”.Sokaire bikotea. 20:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 25, LARUNBATA: Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.
  • Abenduak 3, IGANDEA: ”Aztarnetan”. Xegun Altolagirre, Edurne Zabalo, Gorka Hermosa eta Blanchard String. Gonbidatu berezia: Marta Zabaleta. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

 

Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.

Azaroko emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.

Abenduaren 3ko Aztarnetan ikuskizuneko sarrerak 5€ balioko du eta sarrerak Kultur Etxeko Harreran eskuratu ahal izango dira azaroaren 27tik abenduaren 1era, eta abenduaren 3an bertan Latxartegiko txarteldegian 18:00etatik 19:00etara.

 

Eta musika izango da protagonista ohi bezala Azaroaren 15 eta 22an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Opera saioan. Rusalka eskainiko da 2 zatitan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan.

 

Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.

Albiste guztiak