II Topaketa Gastronomikoa antolatu du aurten ere Buztintegik, GizarteLab eta Legazpiko Udalarekin batera, honetan, zazpi taldek parte hartu dutelarik.
Larunbata eguerdian Azokan elkartu ziren belaunaldi desberdinetako legazpiarrez osatutako taldeak eta arroza edozein modalitatean prestatzeari ekin zioten.
Gehienek mariskoa eta arraina hautatu bazuten ere, gozoaren alde egin zuen epai mahaiak, eta Alazne Leachek, Asun Arrizabalagak eta Juanjo Zubillagak prestatutako arroz esneak jaso zuen lehenengo aipamena.
Azokatik Gizarte Zentrora joan ziren partaideak eta bertan diploma banaketa egin ondoren, arrozak dastatzeko aukera izan zuten.
Ikusi Topaketa gastronomikoan ateratako argazkiak