pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bisita gidatuak Legazpiko Udal Liburutegian
23
Urr
2023

Bisita gidatuak Legazpiko Udal Liburutegian

Urrian 24an "Liburutegien Eguna" ospatzen da

 

Liburutegien Egunaren baitan, ostegunean urriak 26 eta ostirala urriak 27, Legazpiko liburutegiak 5 urteko haurrei ateak irekiko dizkie. Bisita gidatuak antolatu ditugu liburutegia ezagutzen laguntzeko, irakurketaren plazeraz berri emateko eta beste hainbat kontuetaz aritzeko ere. 50 minutuko saioetan, gidari batez lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegian beraientzako prestatzen diren ekintzen berri ezagutzen jakingo dute hori guztia modu ludikoan egin ere. Bukaeran, Itziar Mujikak ipuin kontaketa saio bat eskainiko die.


Gainera, ohikoak diren irakurketa klubak ere izango ditugu urriko azkenengo aste honetan:

 “Liburutegien eguna” urriaren 24a izatea aukeratu zen, "Espainiako Haur eta Gazte Liburuen Lagunen Elkartearen" proposamen gisa. Izan ere, orain 31 urte Balkanetako gerran, Sarajevoko liburutegia suntsitu zela gogorarazteko ekarri zen proposamena.

Ekimena, liburutegiak adin guztietako irakurleen eta kulturaren topaleku izateko eta giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresna gisa duen garrantzia iritzi publikoari helarazteko sortu zen.

 

Liburutegiak babesteko modurik onenetako bat ezagutzera ematea da, ateak irekitzea, txoko ezkutuenak erakustea, apal hotzetatik dokumentuak ateratzea eta irakurleen eskuetan jartzea. Eta, batez ere, haietaz hitz egitea eta hitz eginaraztea.

 

 

Albiste guztiak