Azken urteetako ohiturari jarraituz urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria, Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta ondoren, Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.
Honako egitaraua prestatu dute egun horretarako:
- Ardanbidetara mendi irteera, Izadi Zaleak elkartearekin.
- Salda eta txorizo banaketa
- Arku tiraketa erakustaldia
- Zaldiz egindako ibilaldiak
- Erronkak haur eta helduei zuzenduak (txingak, oskolak etab.)
- Bazkaltzeko paella doan, 200 lagunentzat.
- Sokatira herrikoia
Musika egongo da egun guztian zehar, gainera, igandean autobus zerbitzua egongo da Laubideko biribilgunetik Ardanbidetara, goiz eta arratsaldez.