Beni Vianak irabazi du Ilintiren azken saria. Oraingoan, Beti Eder (Laubide) eta Optika Arantzazu (Kale Nagusia) denden erakusleihoetako ontzien barruan zenbat bihotz eta lazo zeuden asmatzea izan da.
Ontziek 916 lazo eta bihotz zituzten guztira, eta 832 legazpiarrek hartu dute parte hau asmatzeko. Saria Ilintiren dendetan gastatu beharreko 500 euroko bale bat izan da.