Ostiral honetan, urriaren 20an, Atzegik "Ni prest nago, eta Gipuzkoa?" kanpaina aurkeztuko du 18:00etan Legazpiko Kultur Etxean. Atzegiren oraingo kanpaina berriak adibidetzat jartzen ditu desgaitasun intelektuala duten pertsonak, lanpostu bat lortzeko oposizio ofizial batera aurkeztu direnak (ikasten eta dagokion azterketa egiten), kasu honetan Donostiako Udalera.
Bestalde, Legazpiko Atzegiko boluntario taldeak Txolarten boluntario gisa parte hartzera animatu nahi ditu legazpiarrak. Txolarte hilean bi larunbatetan biltzen den aisialdi taldea da, dibertsitate funtzionala duten pertsonek parte hartzen duten jarduera inklusiboak egiteko, eta helburu nagusia astialdiaz gozatzea da.
Atzegiren webgunearen bidez jar zaitezkete harremanetan www.atzegi.eus