Atzo Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta horregatik, Katxalin Elkartearekin batera, bandera-begizta bat jarri zen udaletxeko balkoian, aste osoan zehar ikusgai egongo dena.
Gainera, ostiral honetan, urriaren 20an, Katxalin Elkartea kalera aterako da eta udaletxearen atzealdean kokatuko da herritarrak gaixotasun honen inguruan kontzientziatzeko. Era berean, hainbat material jarriko da salgai, diagnostikoaren eta tratamenduen ikerketa finantzatzeko.
Bestalde, hilaren 20an bertan, 13:00etan, Ilintiren saria banatuko da. Oraingo honetan, Beti Eder (Laubide) eta Optika Arantzazu (Kale Nagusia) denden erakusleihoetan kokatutako ontzien barruan zenbat bihotz eta begizta zeuden asmatzea izan da helburua. Bihar ontziak kendu dira eta zenbaketa egingo da.