2023ko urriaren 31a izango da Euskara Zerbitzuko ondorengo diru-laguntzak eskatzeko azkeneko eguna:
- Euskara kanpoan ikasteko eta UEUko ikastaroetan parte hartzeko diru-laguntzak
- Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeagatik diru-laguntzak
Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.
Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.
Diru-laguntza deialdien oinarriak
Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria
Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria