pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI ekimenak 2024ko aurrekontuak zehazten lagunduko du
12
Urr
2023

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI ekimenak 2024ko aurrekontuak zehazten lagunduko du

Alkatea eta zinegotziak herriko puntu desberdinetan egongo dira

 

HELBURUA

Ekimen honekin, herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzea da Legazpiko Udalaren helburua. 2024ko aurrekontuak zehazterakoan. Legazpiarron iritzia ezagutu eta hura kontuan hartuko dugu. Horretarako, herriko gune desberdinetan, zuzenean alkate eta zinegotziekin egoteko aukera eman nahi diegu herritarrei. Bertan, herriaren ekarpenak jasoko dira, horiek zerrendatu, baloratu eta guztiei erantzun bat emango zaie.

Udalaren eskumenekoak ez diren eginkizunak alde batera utzita, besteak poliki-poliki eta dagokion azterketa egin ondoren, aurrera eramatea litzateke helburua. Egindako ekarpen guztien zerrenda eta horien jarraipena edozein herritarren esku egongo da Udalaren web orrian; informazioa irekia eta publikoa izango da.

Bestalde, bertaratu ezin diren herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dute egun hauetan, horretarako sortu den Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatziz. Ekimen honek urrats desberdinak izango ditu.

 

HERRITARRAK PROTAGONISTAK

Prozesu honetan herritarrak izango dira erdigunean eta oraingoan, konpromisoak beste dimentsio bat hartzen du, baita erantzukizunak ere. Metodologia edo prozesu honi, herritarrek ematen diote zentzua, beraiek izango baitira etorkizuneko erronka horien hartzaileak edo onuradunak. Horregatik, funtsezkoa izango da herritarrek beren proposamenak udalari helaraztea eta bi aldeen artean komunikazio egoki bat bermatzea. 

Herritarren parte hartzea eskertzeko, Ilintiko dendetan gastatzeko 100 €-ko bost bono zozkatuko dira bere iradokizuna helarazi duten guztien artean. Zozketa urtarrilaren 8an, astelehenean, izango da.

 

URRATSAK

  1. Gobernu taldeko kideak kaleanegongo dira iradokizunak jasotzen (urriak 18-30); posta elektronikoz ere egun horietan egiteko aukera egongo da.
  2. Jasotako informazio guztia aztertu eta herritar guztiei erantzun bat emango zaie(azaroak 2- abenduak 10).
  3. Udalaren eskumenekoak ez diren eginkizunak alde batera utzita, besteen zerrenda argitaratu egingo da eta lanen ibilbidearen jarraipena egiteko aukera izango dute herritarrek web orriaren bitartez (urtarrilaren 10etik aurrera).
  4. Bukatzeko, prozesuaren ebaluazio bat egingo da, hurrengo urtera begira ere ekarpenak egin ahal izateko.

AURREZ AURREKO DATAK

Alkatea eta zinegotziak honako leku eta orduetan egongo dira, urriaren 18tik 27ra:

  • Laubideko bulebarrean: urriaren 18an, asteazkenean, 17:00etatik 19.00etara
  • Azokan: urriaren 20an, ostiralean, 10.30etik 12:30era
  • San Inazio (eskola zaharra): urriaren 23an, astelehenean, 17:00etatik 19:00etara
  • Brinkola-Telleriarten: Telleriarteko plazan, urriak 26, ostegunean, 10:30etik 12:30era
  • Aizkorri kalean: urriaren 27an, ostiralean, 10:30etik 12:30era
  • Kale Nagusian: urriaren 30ean astelehenean, 17:00etatik 19:00etara

 

Albiste guztiak