pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Beltxargen aintzira” balletak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berriari
12
Urr
2023

“Beltxargen aintzira” balletak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berriari

Urriaren 18an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

 

Urriaren 18ko Beltxargen Aintzira balletaren emanaldiarekin emango zaio hasiera ikasturte berri honetako Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.

 

Ballet klasikoaren obra ezagunenetarikoa da munduan.

 

Moskuko Bolshói antzokian eskaini zen lehen aldiz 1877ko martxoaren 4an, Julius Reisinger maisuaren koreografiarekin. Baina garai haietan ez zen oso ondo hartu obra. Aldiz, 1895eko urtarrilaren 15ean, Marius Petipa eta Lev Ivanov maisuen koreografia berriarekin aurkeztu zen eta arrakasta handia lortu zuten San Petersburgo hiriko Marrinsky antzokian. Marius Petipa lehenengo eta hirugarren ekitaldiez (gaztelukoak) arduratu zen eta Lev Ivanov izan zen bigarren eta laugarren ekitaldien (lakukoak) ardura hartu zuena.

 

FITXA TEKNIKOA

Musika: Pitr Ilich Tchaikovsky

Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov

Libretoa: Vladimir Beghitchev eta Vasili Geletzer

 

PERTSONAIAK

Odette – Odile

Ulyana Lopatkina

Siegfried printzea

Danila Korsntsev

Erregina

Alexandra Gronskaya

Tutorea

Pyots Stasiunas

Jester

Andrei Ivanov

Rothbart

Ilya Kuznetsov

 

Mariinsky Theatre Version (San Petersburgo)

Zuz.: Valery Gergiev

IRAUPENA:128 min.

 

ESKU-ORRIA

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Albiste guztiak