Legazpiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen ari gara, etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei aurre egin ahal izateko.
Esparru horretan, GizarteLabeko talde legazpiarra, Eusko Ikaskuntzaren berrikuntza sozialerako laborategia, aspalditik ari da gogoeta egiten gizarte-zentroak hainbat belaunalditako pertsonen topaleku gisa duen funtzioaz.
Joan den abenduan belaunaldien arteko lehiaketa gastronomikoarekin egin zen bezala, oraingo honetan birziklatzea, eskulanak, dibertsioa eta, batez ere, esperientziak partekatzea aitzakia izango dira adin guztietako bizilagunak elkartzeko eta Legazpi “loratzeko” udazkenean.
Asmoa tapoiak dituzten plastikozko koloretako botilak erabiltzea da, eta horiekin udalerriko hainbat tokitan “landatuko” diren loreak egitea. Koloretako plastikozko botila garbiak jasoko dira ostalaritza-establezimenduetan eta ikastetxeetan, urriaren 20ra arte.
Urriaren 23tik azaroaren 3rabitartean hainbat lan-jardunaldi antolatuko dira Gizarte Zentroan, adin desberdinetako kolektiboen artean loreak egiteko.
Azkenik, azaroaren 11n, herriko gune hautatuetan loreak jartzea antolatuko da, jai giro ireki eta parte-hartzailean, herritar guztiak gonbidatuz.
Informazio gehiago Gizarte Etxean eta Udaletxean.