Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu gaur, urriak 10, eta Udalak honekin bat egingo du eraikina urdinez jantziko delarik.
Osasun mentala oso gai garrantzitsua dugu gaur egun (are gehiago COVID pandemiaren konfinamenduak eragindako ondorioetatik); geroz eta pertsona gehiagok bizi dute honekin erlazionatutako arazoren bat.
Gai honen inguruko sentsibilizazioa egitea beharrezkoa ikusten da gizartean eta horrez gero aurrerantzean hitzaldi zein formakuntza ezberdinak aurrera eramango dira, herritarrak sentsibilizatzeko eta osasun mentala hobetzeko urratsak emateko helburuarekin.