Ostegunean elkartu ziren Kultur Etxean, Julian Auzmendi mintzakideak eskaini zuen “Kameraren begitik Naturari klik-klikirudi musikatuen emanaldia ikusteko.
Astean behin, ordubetez, 4-5 lagun elkartzen dira eta giro lasaian euskaraz egiten dute. Aukera ederra eta paregabea da euskara praktikatu nahi duten eta jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenentzako.
Edozein momentutan eman daiteke izena eta herritar guztiak animatu nahi ditugu mintzalagun taldeetan parte hartzera.
Hiru aukera daude izena emateko:
- Euskaltegira joanda: Nafarroa kalea 14
- Telefonoz: 843 740090
- Esteka honetan sartuz: labur.eus/legazpikomintzalagunak
ANIMATU!