Legazpiko Udala, Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen jarraitzen du, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.
Hori dela eta, aurten, Buztintegik, 2. Topaketa Gastronomiko desberdin hau antolatuko du. Bertan parte hartuko duten taldeak belaunaldi artekoak izango dira eta Azokan prestatutako platerak Gizarte Etxean dastatuko dira.
Epaimahaia ere belaunaldi artekoa izango da eta mota honetako lehiaketetan ematen diren irizpideak alde batera utziz, bestelakoak hartuko dira kontuan, hala nola originaltasuna, aurkezpena, taldearen giroa eta garbitasuna.
Beraz, Belaunaldien arteko sukaldaritza 2. topaketa ospatuko da:
Urriaren 21ean, larunbata
• Eguerdiko 12:00etan
• Azokan.
MUNDUKO ARROZAK
Oinarriak:
- Hiruko taldeak, haien artean 25 urteko aldea dutenak (gutxi gorabehera)
- Talde bakoitzean gutxienez emakume bat egongo da
- Banaka eman ahal izango dute izena, edo taldea osatuta.
- Taldeek 30 € izango dituzte erosketa egiteko: 250 gramo arroza eta gehitu beharreko osagaiak
Izena ematea:
Irailaren 25etik urriaren 11ra, Buztintegin 9:00etatik 11:00etara edo Udalaren ohiko lekuetan: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, LegazpiOn aplikazioan edo Udalaren webgunean.
Esperientzia desberdin batez gozatzeko gogoa baduzu, 25 urtetik gorako eta/edo beherako pertsonekin taldea osatu dezakezu, baita harremanik ez duzun pertsonekin ere. Ez izan zalantza eta eman izena egun dibertigarri eta desberdin batez gozatzeko. Zure zain gaude!!