Urola Garaiko Mankomunitateak 2022-2023 ikasturtean egindako ikerketak berretsi du,
Legazpin %80,8koa eta Urretxun eta Zumarragan %77koa dela euskararen erabilera, 12 urtetik beherakoen eskola kirolean. Kale erabileraren datuekin alderatuta, nabarmen handiagoak dira eskola kirolean bildutako datu horiek.
Euskararen arnasgune dira, beraz. Are gehiago, Gipuzkoako bost udalerritan egin da ikerketa hau (Zarautz, Orio, Azkoitiarekin batera), eta batez bestekoa %84,3koa da erabilera, hau da, gure eskualdeko datuak ez daude hain urrun.
Emaitza horietan entrenatzaileak dira gako bai haurrekiko, baita partidetako ikusleekiko ere. Hortaz, Ikasturte honetan ere, ERDIRATU!
Kale neurketaren ondorioak bideoan jasota: