pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iraileko asmakizunaren erantzuna: gerturatu
05
Urr
2023

Iraileko asmakizunaren erantzuna: gerturatu

Hilabete honetako esaerak honela dio: "Urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta 4"

‘Urrutiko intxaurrak hamalau, GERTURATU eta lau’. Gizakiak badu halako joera ondokoa beti hobea dela pentsarazten diona. Esaera zaharrak erakusten duenez, aspaldikoa dugu konformatu ezina. Orduan eta orain gizarteak sorrarazten digun asebete ezintasuna alde batera utzi eta daukagun guztia estimatzen jakin beharko genuke, asko baita.

 

Urrutira begiratu gabe, hemen gertu, naturak berak uzta oparoak eskaini ohi dizkigu udazkenero. Egutegiko irudian intxaur ederrak ageri dira, iraila izan ohi baita naturaren opariak jasotzeko garaia. Hortik datorkio, hain zuzen ere, izena hilari, Irailari alegia: ira, iratzea edota garoa jasotzeko hila. Garai honetan biltzen dira, horiez gain, urrak, sagarrak, mahatsa, pikoak, onddoak eta hainbat eta hainbat gutizia. Kanpora begiratu beharrik ba al daukagu?

 

Julen Agirreburualde Malarabertsolariak ere, esaerari heldu eta urrutira begiratu du, eta jatorriz argentinarra den doinua, Xabier Letek hain ezaguna egin zuena, gerturatu egin digu, etxera ekarri du, etxeko neurrietara, bertsotara alegia, izan ere, hain urrunekoa den doinuaren atzean dagoen neurria Zortziko Txikia dugula ikusarazi digu hitzez eta doinuz:  

 

Argentinar tangoa,

A ze melodia!

Bertsotako akaso

dezente bitxia.

Dantzarako balio

duen abestia.

Arreta jarriz, hara:

Zortziko txikia!

 

Horrelako doinu ezagun gehiago aipatu ditu Julenek, orain bertso-plazan ezagunak egin direnak: Aitor Sarriegik zabaldu duen ‘Paloma’ doinua, Andres Calamaro abeslariarena; Bob Marley musikariaren ‘Redemption Song’; Joaquin Sabinaren ‘Calle Melancolía’; edota hain gurea dugun Habanera, besteak beste. Konturatuta al zeundeten? Bertsolariak desafioa bota digu: gustuko abestiak hartu eta silaba kopurua neurtu… Akaso zerbait berria ikasiko dugu eta urrunekoa gerturatu.

 

Albiste guztiak