pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketa eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallya. Sari banaketa ekitaldia.
04
Urr
2023

Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketa eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallya. Sari banaketa ekitaldia.

Bi lehiaketetako sari banaketa ekitaldia, urriaren 6an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean

Rallyra aurkeztutako lanen emanaldia ere egingo da eta

Legazpi Hiria argazki lehiaketako lanen erakusketa irekiko da.

 

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko bi lehiaketa hauen sari banaketa ekitaldia, urriaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan egingo da Kultur Etxean.

 

Sari banaketa aurretik, ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko ditugu Argazki Rallyra aurkezturiko argazkiak eta sarituak izan diren lanak.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren berriz, Legazpi Hiria Estatu mailako argazki lehiaketari dagokion Erakusketa irekiko da.

LEGAZPI HIRIAren epaimahaikideak (argazkian) hauek izan dira:

Alvaro del Val

Ainhoa Martiarena

Iñigo Alzugaray

 

Legazpi Hiria lehiaketara aurkezturiko lanetatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko, tartean sarituak, noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai urriaren 20ra arte, astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren irekiko da Erakusketa.

Ikusi LEGAZPI HIRIAREN katalogoa

Albiste guztiak