pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kameraren begitik Naturari klik-klik irudi musikatuen emanaldia, Julian Auzmendik eskainita
03
Urr
2023

Kameraren begitik Naturari klik-klik irudi musikatuen emanaldia, Julian Auzmendik eskainita

Legazpiko Mintzalagunen hasierako ekitaldia izango da, baina herritar guztiak gonbidatu dituzte

Urriaren 5ean, ostegunarekin, arratsaldeko 18:30ean, Legazpiko Kultur Etxean Julian Auzmendiren Kameraren begitik Naturari klik-klik irudi musikatuen emanaldia izango da. Auzmendik euskal kantagintzako hainbat abesti ezagun eta berak kamerarekin egindako parajeen argazkiak uztartu ditu, kantuen eta irudien edertasuna lotuz.

 

Ekitaldi horren bitartez, Legazpiko Mintzalagunak animatu nahi dituzte, arituak zein berriak, mintza-saioetan parte har dezaten. Mintza-saio horietan partaideek, astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiten dute lagun artean. Oraindik irekita dago izen emate epea.

Mintzalagunean izena emateko hainbat bide daude: Nafarroa kalean dagoen Udal Euskaltegira jo, 843 74 00 90 telefono zenbakira deitu, edota labur.eus/legazpikomintzalagunak loturan sartu eta galdetegia bete.

 

Edonola ere, Auzmendiren emanaldia irekia da eta herritar guztiak daude ekitaldira gonbidatuta.

 

Albiste guztiak