Aurten, Erreka Egunaren hemeretzigarren edizioa antolatu dugu. Jarduera hori urtero antolatu dugu 2004az geroztik, 2020an izan ezik, urte horretan ez baitzen egin pandemiagatik.
Hemen 2023ko Erreka Eguneko datuak:
- 94 legazpiarrek hartu zuten parte.
- 730 kg hondakin bildu zituzten. Erreka Egunaren azken edizioan jaso zenaren bikoitza baino gehiago.
Kontuan izan behar da, 2021az geroztik, Legazpiko Udalak ibaia modu profesionalean garbitzen duela urtean bitan.
- Aste honetan, bildutako hondakinak ikusgai egongo dira plazan. Gehienak plastikoak dira, baina badira egurrak, kableak, beira, eraikuntza-materiala, eta abar.
Hemendik ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta Haztegi ikastolari, eta Domingo Agirre eskolari. Baita aipamen berezia egin nahi diogu Katagorri elkarteari, urtero hamaiketako goxoa prestatzen laguntzen dutelako.
Erreka Eguna 2004an sortu zen. Eskolako Agenda 2030eko ikasleen proposamena izan zen, ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.
Urte osoan zehar ere kontzientziatzeko baliagarria izatea espero dugu.
Datorren urtean ikusiko dugu elkar!