pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Emakumeok Mugimenduan APPa aurkezteko bira Legazpin, urriaren 4an
01
Urr
2023

Emakumeok Mugimenduan APPa aurkezteko bira Legazpin, urriaren 4an

Txita ibiltariaz gain, Bikuña Kiroldegia doakoa izango da emakumeentzat egun honetan

Emakumeen aktibotasuna sustatzeko eta eguneroko jarraipena egiteko asmoarekin, Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutaraztekoTxita ibiltaria aurkeztu du Aldundiak.

Aplikazio hau herritarrei hurbiltzeko asmoz, Txita ibiltaria Gipuzkoan barrena ibiliko da irailetik azarora, guztira 21 herritan,  eta Legazpin urriaren 4an (asteazkenean) izango dugu, goizeko 10.30etatik 13.30ak arte eta arratsaldeko 15.30etatik 18.30etara.

 

Bi dinamizatzailek lagunduta, herriotan ibiliko da Txita 10:30-13:30 eta 15:30-18:30artean,eta interesa duen orok izango du dinamizatzaileekin hitzegiteko eta aplikazioaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Honetaz gain Legazpiko Udalak bere partez ere, Bikuña Kiroldegiko instalakuntzak doakoak izango ditu egun honetan erabili nahi dituzten emakumeentzat.

Zer eskaintzen du APPak?

M erronka

Emakumeok Mugimenduan programaren barruan antolatutako jardueren artean nabarmendu dira M Erronka eta bertatik eratorritako M Eguna, mugimenduaren baturaksortutako indar-olatuaren erakusleak biak. M Erronkaren bidez, hain zuzen, 2022kourtarrila eta otsaila bitartean, munduari bi itzuli egitea lortu zuten ekimenarekin bat eginzuten Gipuzkoako emakumeek (80.000 kilometro orotara), eta martxoan ospatutako MEgunean mugimendura batzeko dituzten zortzi arrazoiak berretsi zituzten Tabakaleran elkartutako eragile eta orotariko emakumeek. Azken hilabeteetan, halaber, programalurralde osora zabaldu da tokian tokiko ekimenen bidez, eta udalerriek konpromisoa hartu dute emakumeen kirol jarduera erraztuko eta sustatuko duten ekintzak antolatzeko.

 

Albiste guztiak