2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadin ASTEKLIMAren laugarren edizioa egingo da, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkotasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako ekimena.
Ekimen horren helburua da herritarengan eragitea eta haiengan kontzientzia sortzea beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean. Urola Garaian, LEGAZPIK,UGGASA eta Urretxurekin batera, bisita gidatu bat bultzatu du, zuhaitzek klima-aldaketaren aurrean duten paper garrantzitsua ulertzeko. Zehazki, Legazpiko Mirandaola inguruko zuhaitzak ezagutzeko balioko du bisitak.
Bisita doakoa da baina izena ematea beharrezkoa izango da.
EGUNA:
Irailak 28: Mirandaola, Legazpi
ORDUA: 18:30 (ordubeteko iraupena)
IZENA-EMATEA: 943 72 58 29 (10:00-14:00)