pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera
25
Ira
2023

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

Irailaren 30ean, 19:00etan izango da lehen saioa, eta urriaren 1ean, haurrentzako emanaldia eta saio komertziala

Datorren irailaren 30ean ekingo dio Zine-Klub Legazpi Elakarteak zine denboraldiari Latxartegi Aretoan. Urriko programazioa interesgarria eta gaurkotasunari eta hainbat estreinaldiri atxikia datorkigu.
Oraingo honetan, urriaren 6ko eta 8ko saioak, Jorge Gil Munarriz legazpiarrak egindako gidoiak dituzten bi filma  proiektatzeko erabiliko ditugu. Biakhainbat jaialditan sarituak izan dira.
Jorge gurekin izango da, bi lan zinematografikoetan parte hartu duten pertsona nabarmenekin.
Zinemara hurbiltzera eta etxetik gertu hainbat proposamenekin gozatzera animatzen zaituztegu.

 

Gogoan izan:

Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.
Hona Urriko programazio osoa:

Irailak 30, larunbata: “Barbie”. Zuz.: Greta Gerwig. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

1, igandea: “Barbie”. Zuz.: Greta Gerwig. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

1, igandea: “Oppenheimer”. Zuz.: Christopher Nolan. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

 

6, ostirala: "Karpeta Urdinak". Zuz.: Ander Iriarte. Gidoilari: Jorge Gil legazpiarra. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa. EUSKARAZ AZPIDATZIEKIN. Gidoilaria saioan izango da.

8, igandea:"Las buenas conpañías". Zuz.: Silvia Munt. Gidoilari: Jorge Gil legazpiarra 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala. Gidoilaria saioan izango da.

 

15, igandea:"Campeonex". Zuz.: Javier Fesser. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

 

22, igandea:"Mavka basoaren zaindaria". Zuz.: Oleg Malamu eta Aleksandra Ruban. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa. EUSKARAZ.

22, igandea:"Todos los nombres de Dios". Zuz.: Daniel Calparsoro. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

 

27, ostirala: 20.000 especies de abejas". Zuz.: Estibaliz Urresola Solaguren. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Zine-Klub saioa.

29, igandea: Cerrar los ojos". Zuz.: Victor Erice. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

 

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak mantendu egingo dira:

Haurren saioak: 4€

Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

Albiste guztiak