pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuñaenea 10eko eskaileren horma hobetzea
24
Ira
2023

Bikuñaenea 10eko eskaileren horma hobetzea

Obrak datorren astean hasiko dira

 
Bikuñaenea 10ean dauden eskaileretako horma morterozko zarpiatu batez errematatu zen. Zarpiatu hori askatzen ari da, horrek sortzen duen arriskuarekin. Horrela, horma-akabera konpontzea aurreikusten da, honako lanak eginez:
 
- Zarpiatua kenduko da adreilura iritsi arte.
- Beira-zuntzezko sarea eskuratu eta jarriko da.
- Zarpiatu, berdingidatu eta talotxaz berdinduko da, mortero hidrofugoarekin.
- Pintatu egingo da.
- Horma-txapelak ordeztuko dira.
 
Jarduketa hori 68,50 m²-ko azalerari dagokio. Aurrekontua 8.302,00 €-koa da eta “SADEKOSA” enpresak egingo du.
 
Obrak datorren astean, irailaren 25ean, hasiko dira eta hilabete bateko iraupena izango dute.

Albiste guztiak