pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegi haurreskolako jolas parkea hobetzea
23
Ira
2023

Latxartegi haurreskolako jolas parkea hobetzea

Obra datorren astean hasiko da

Latxartegi haurreskolako haur-parkea (Latxartegi 4-5) berritzea aurreikusten da, harriak kenduz eta horien ordez belar artifiziala jarriz. Haur-parke hori 2018ko uztaila eta abuztua bitartean egin zen. Haztegi ikastolarekin adostutako proiektua izan zen eta jabeen komunitateari horren berri eman zitzaion.

 

Ikasleekin sentsazioak lantzeko proiektu esperimentala izan zen. Hala, hainbat eremu edo gune daude parkean, zurezko trabesek bereizita. Gune horietan honako material hauek daude: zuhaitz-azalak, ibaiko harea, miranda harritxoak eta belar artifiziala. Drainatze-sistema jasangarria duen ur-iturri bat ere bada bertan.

Denboran zehar, hainbat arazo sortu dira, eta pixkanaka konpontzen joan dira, bizilagunekin eta Haztegi ikastolarekin adostuta. Hala, Legazpiko Udalak, 2021eko irailean, 42 m²-tan zabaldu zuen miranda harrizko gunea, 35 m² belar artifizial garbitu zituen eta 50 m²-ko gunean zeuden zuhaitz-azalak kendu eta kautxuzko lurzoru jarraitua jarri zuen. Horrez gain, zura garbitu eta margotu zuen eta iturriaren saneamendua konpondu zuen.

Gaur egun, parkean dauden harriekin azaroak sortzen ari dira: errepidera edo ataripera hedatu  dira, eta horrek irrist egiteko arriskua sortzen du, besteak beste. Horrela, Haztegi Ikastolarekin eta jabeen komunitatearekin adostuta, miranda harria dagoen gunea berritu egingo da: harria kendu eta belar artifiziala jartzeko proiektu bat gauzatuko da. Jarduketa hori 44,11 m²-ko azalerari dagokio.

 

Aurrekontua 7.296,20 €-koa da, eta “K1 EKOPAISAIA SLL” enpresak egingo du. Obrak irailaren 25eko astean hasiko dira, eta bi asteko iraupena izango dute.

Albiste guztiak