pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mintzalagunak
22
Ira
2023

Mintzalagunak

Izen ematea irekita dago Mintzalagun egitasmorako eta jende berria animatu nahi dute

Pasa den urtean berriz ere martxan jarri zen Mintzalaguna Legazpin. Zortzi talde aritu ziren guztira eta ia 50 lagunek parte hartu zuten. Aurten jende berria espero dute. Izena emateko epea irekita dago eta jendea deitu dute parte hartzera.

 

Mintzalagunean euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak eta ohiturarik ez dutenak elkartzen dira. Ahozko ariketa da. Izenak adierazten duen bezala, mintzatzeko edo hitz egiteko egitasmoa da, euskaraz lasai hitz egiteko lagun artean.

 

Astean behin, ordubetez, 4-5 lagun elkartzen dira eta giro lasaian euskaraz egiten dute. Taldeetan Mintzakideak eta Gidaria egoten dira. Gidaria euskaraz hitz egiteko ohitura duen laguna da eta taldekideei laguntzeko prest egoten da. Mintzakideak, berriz, euskara praktikatu nahi duten pertsonak dira, jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenak.

 

Mintzalagunean parte hartzeko, galdetegia bete besterik ez da egin behar. Galdetegian honakoak adierazi behar dira:

  • Izena eta harremanetan jartzeko modua (tlfa …)
  • GIDARI ala MINTZAKIDE izan nahi duen
  • Zein egun eta ordutan elkartu nahiko lukeen

Hiru aukera daude izena emateko:

ANIMATU!

Albiste guztiak