pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mugikortasun astea
21
Ira
2023

Mugikortasun astea

Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia "Eraginkortasun energetikoa" da. Leloa "Konbinatu eta mugitu!"

Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia "Eraginkortasun energetikoa" da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa "Konbinatu eta mugitu!" izango da.

5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.

LEGAZPIn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida”eta Bizi ibili.

Ikusi Bizikleta erabiltzaileen gida UG

Irailak 22 bizikleta martxa:

 

Bizikletaz mugitu zaitez!

Herritarrak enparantzan elkartu eta herritik zehar bira bat egingo da, errepide zein bizikleta bideak erabiliz.Bira egin aurretik izen abizenak hartuko dira. Izan ere, bira ondoren bizikleta gailu desberdinen zozketa egingo da, pintxo batzuekin batera.

 

Ordua: 17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da.

Ekarri beharrekoa: Bizikleta eta kaskoa.

Nori zuzendua: Herritar guztiei

Tokia: Euskal Herria plazatik abiatuko da.

Oharra: eguraldi txarra balitz, bertan behera utziko da. 2023/09/22ean goizeko 11:00tan  jakinaraziko da.

 

Irailak 24 igandea:

 

Bizikletak konpontzeko tailerra

Foru Aldundiarekin elkarlanean, bizikletak konpontzeko tailer bat aurrera eramango da. Konponketak egiteaz gain apainketak ere egingo dituzte bertan.

 

Ordua: 15:00retatik 21:00tara

Ekarri beharrekoa: Bizikleta

Nori zuzendua: Herritar guztiei

Tokia: Euskal Herria plaza

Albiste guztiak