Eskolako pilotalekuaren estalkiaren egoera zela eta neguan erabilgarri egon zezan, obra batzuk aurrera eraman dira bertan.
Hauetan, erreten bat jarri da sabaian barrura erortzen den ur hori kanporatu ahal izateko.
Obrak amaitu dira eta pilotalekua erabilgarri dago dagoeneko.
Gogoratu behar da teilatua erabat ordezkatzea aurreikusita dagoela eta, horretarako, lizitazio-prozesua hasi dela. 2024ko uda baliatu nahi da behin betiko obra hau egiteko.