pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Trikornio txapelketa” irailaren 23an, Domingo Agirreko kantxan
18
Ira
2023

“Trikornio txapelketa” irailaren 23an, Domingo Agirreko kantxan

Izen ematea irailaren 19ko 14:00ak arte

Ikasturte berriarekin batera, udalak Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa ere martxan jarri du. Horrela, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Trikornio txapelketa antolatu du, Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldearen bidez. 

 

Trikornio txapelketak hiru kirol uztartzen ditu: saskibaloia, eskubaloia eta futbola. LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat apropos prestatutakoa da. Ekintza honek helburu ezberdinak ditu: euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremantzea eta arauak errespetatzea.

Txapelketa datorren larunbatean, irailaren 23an, Domingo Agirreko kantxan izango da eta 9:00etan hasiko da, baina parte-hartzaileak goizeko 8:30ean agertu beharko dira,  antolaketa eta arauen berri izateko. 14:00etan amaituko da eta parte-hartzaile guztiei opari txiki bat emango zaie.

Talde irabazleak sari berezia ere izango du.

Trikornio txapelketak arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken parte-hartzea. Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten eta gogoratu: LAGUNARTEAN KIROLA EUSKARAZ!!

 

Izen ematea

Izen ematea online egingo da. Guraso batek egin behar du, eta taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emango ditu. Gutxienez 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea eskatzen da.

Izen ematea (datorren asteartera arte, irailaren 19ko 14:00ak arte)

 

Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da. Ezin izango da goiz erdian izena eman.

 

Albiste guztiak