Irailak 18an bide hezkuntza saioa:
Haurrak mugikortasunerako arauen garrantziaz ohartuko dira modu praktiko batean.
Haurrak hasiera batean patinetearekin libre ibiliko dira udaltzainek markaturiko eremuan. Eta ondoren ikusaraziko zaie, libre ibiltzeak arriskuak dituela. Egoera aztertu ondoren haurrek arauak jarriko dituzte, beti ere udaltzainen oniritziarekin. Saioari amaiera emango zaio ikusaraziz mugikortasunerako arauak daudela eta errespetatuz gero arriskua nabarmen gutxitzen dela.
Ordua: 17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da.
Ekarri beharrekoa: Norberak bere patinetea
Nori zuzendua: batez ere, LH4, LH5 eta LH6
Tokia: Azoka gunea
Irailak 22 bizikleta martxa:
Bizikletaz mugitu zaitez!
Herritarrak enparantzan elkartu eta herritik zehar bira bat egingo da, errepide zein bizikleta bideak erabiliz.Bira egin aurretik izen abizenak hartuko dira. Izan ere, bira ondoren bizikleta gailu desberdinen zozketa egingo da, pintxo batzuekin batera.
Ordua: 17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da.
Ekarri beharrekoa: Bizikleta eta kaskoa.
Nori zuzendua: Herritar guztiei
Tokia: Euskal Herria plazatik abiatuko da.
Irailak 24 igandea:
Bizikletak konpontzeko tailerra
Foru Aldundiarekin elkarlanean, bizikletak konpontzeko tailer bat aurrera eramango da. Konponketak egiteaz gain apainketak ere egingo dituzte bertan.
Ordua: 15:00retatik 21:00tara
Ekarri beharrekoa: Bizikleta
Nori zuzendua: Herritar guztiei
Tokia: Euskal Herria plaza