Urtero, Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den jarduera da.
Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio.
Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da parte hartu ahal izateko.
Sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.
Datorren irailaren 28an Azokan izango da honako programarekin:
- 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
- 13:30etan, bazkaria izango da eta bertan adin handiena dutenek omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, eta baita senar-emazteak, ere.
Dantzariek, ohorezko Aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera eta oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.
- 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko du.
Bazkariaren prezioa 15€koa izango da.
Izena emateko epea, irailaren 4tik 19ra bitartean Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara