Egileak: Nagore Belastegi (Legazpi)- testuak, Koldo Landaluze (Bilbo)- irudiak.
Irailaren 13an, asteazkena, 18:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Ipuin guztiak ez dira haurrentzat.
Ipuin hauek ez dira haurrentzat, bizitza esperientzia bat izatea beharrezkoa
delako kontatzen dena ulertzeko. 13 istorio biltzen dira, 13 irudiz lagundurik,
milaka begirada desberdin sortuko dituztenak.
Buruan marraztutako zirriborroen bilduma bat duzu esku artean.
Horrela aurkezten digu Nagore Belastegi legazpiarrak bere lehen lana, helduentzat eta euskaraz sortutako ipuin liburua.
Nagore Belastegi Martin(Legazpi, 1987), alaba bakarra da eta txikitatik irudimena landu du horri esker. Gerora, gauzengatik sentitzen zuen jakin-minak kazetaritza ikastera eraman zuen. Ikasketak amaitu zituenetik jardun horretan aritu da.
Koldo Landaluze Duke (Bilbo, 1965) matematikako azterketak marrazkiekin apaintzen zituen, irakasleek horiek baloratzen ez zekiten arren. Ilustratzaile bezala aritu da “En estas casas ya se sabe” –Alvaro Reizabalena– eta “Crónicas de piratas, corsarios y filibusteros” lanetan. Era berean, beste hiru lan argitaratu ditu: “Las hogueras del reino”, “Días de barrena” eta “Los perros del rey”.