Udalak eskatuta, eta bai zerbitzua eta baita herriko birziklatze datuak hobetzeko helburuarekin, Sasieta Mankomunitateak poltsa konpostagarrien makina berria kokatu du Laubideko Herritarrei Arretarako lokalean. Horrela, hemendik aurrera Legazpik bi makina ditu, bata Hegialden eta bestea Gizarte Zentroan. Makina berri honen kostua 8.995’14 eurokoa izan da.
Gogoratzen da Laubideko HAZ-a astelehenetik igandera, goizeko 7.30etatik 20.30ak bitartean zabalik dagoela. Makina hau bestea bezala erabiltzen da: identifikazio-txartela gerturatu eta doan 37 poltsez osatutako paketea ematen dizu hamar astetan behin.
Sasieta Mankomunitateak emandako datuen arabera, 2022. Urtean 8.602 pakete banatu ziren herrian, honek 318.274 poltsa suposatzen dituelarik, eta 11.636 euroko kostua urtean.
Gogoratzen da zabor organikoa edukiontzi marroietan botatzeko poltsa konpostagarriak SOILIK erabili daitezkeela. Plastikozkoak erabiliz gero edukiontzi guztia baliogabetu daiteke, birziklatzea ezinezkoa bilakatuz.
Zaborra banatzearen inguruan zalantzarik izanez gero, edukiontzietan dauden aholkuak begiratu edo www.sasieta.eus helbidera jo.
HONDAKINAK ONDO BEREIZTEKO GIDA
Birziklatzea guztion ardura da eta aurrera egiten jarraitu behar dugu. Ingurugiroa zaindu dezagun!