Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio.
Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da.
Sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.
Datorren irailaren 28an azokan izango da honako programarekin:
- 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
- 13:30etan, bazkaria izango da.eta bertan adin handiena dutenak omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, baita senar-emazteak, ere.
Dantzariek, ohorezko aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera.
Oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.
- 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko dute.
Bazkariaren prezioa 15€koa izango da.
Izen emateko epea, irailaren 4tik , 19ra izango da,
Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara