Eskolako pilotalekuaren estalkiaren egoera dela eta, hau konpontzeko obrak gaur hasi dira eta aste beteko iraupena izango dute, irailaren 13rako amaituta egotea espero delarik. Obra iraun bitartean pilotalekua itxita egongo da.
Konponketa lan hauetan erreten bat jarriko da sabaian barrura erortzen den ur hori kanporatu ahal izateko. Lanak Urbegi Iturgintza S.L. enpresak aurrera eramaten ditu eta aurrekontua 7.631’16 eurokoa da.
Jakin bezala, sabaiaren aldaketa osoa aurreikusita dago eta honetarako lizitazio prozesua abian da, behin behineko konponbide hau gauzatzeko 2024ko uda probesteko intentzioa dagoelarik.