Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatu da dagoeneko herriko postontzietan, baina egitarauan jasotako hainbat ekitaldiren xehetasunak finkatu dira eta horien berri ematera gatozkizue.
Irailaren 9an, larunbatean, jokatuko den Sukaldari lehiaketan 11 taldek eman dute izena eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Txerri matrailak izango da.
Egun berean egingo den Erraldoien bilkuran, Legazpiko konpartsakoez gain, honako herri hauetakoak hartuko dute parte: Arai, Berriozar, Lazkao, Beasain eta Urretxu.
Irailaren 10ean igandea, eguerdian, kale musika animazioa Txistua Astintzen taldeak egingo du. Taldea, Gipuzkoako txistulariz osatuta dago, eta txistu doinuz jendea kantuan eta dantzan jartzeko helburuarekin ibiltzen dira herriz herri.