pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Domingo Agirreko pilotalekuaren estalkiaren egoera dela eta, hau konpontzeko obrak irailaren erdialdean hasiko dira
31
Abu
2023

Domingo Agirreko pilotalekuaren estalkiaren egoera dela eta, hau konpontzeko obrak irailaren erdialdean hasiko dira

Egiten diren bitartean pilotalekua itxita egongo da

Azken egun hauetan egin duen euria dela, eta Domingo Agirre eskolako gimnasioaren estalkiaren egoera dela medio, itoginak eta putzuak azaldu dira pistan berriro ere. Estalkiak urteak daramatza arazoak ematen eta hauek saihesteko konponbide desberdinak aurrera eraman izan dira orain arte. Horregatik teilatua aldatzeko erabakia hartu zuen Udalak, eta honetarako 2023ko aurrekontuetan kontu-sail bat aurreikusi zen obra egin ahal izateko.

Lanak esleitzeko lizitazio prozesua laster hasiko da, eta prozesu honek gutxi gora behera hiru hilabeteko denbora izan beharko luke obrekin hasteko. Ondoren, obra hasi orduko  pilotalekua bi hilabetez itxita egon beharko da. Domingo Agirreko zuzendaritzarekin hitz egin ondoren eta ikasturtearen martxan gertatu daitezken eragozpenak saihesteko, orain behin behineko konponbidea gauzatzea erabaki da eta 2024ko uda probestuko dugu estalki osoa aldatzeko.

Orain egingo diren konponketa hauetan erreten bat jarriko da sabaian barrura erortzen den ur hori kanporatu ahal izateko. Obra hauek iraila erdialdera hasiko dira eta ahalik eta azkarren amaitzea espero da; egiten diren bitartean pilotalekua itxita egongo da. Konponketak Urbegi Iturgintza S.L. enpresak aurrera eramango ditu eta aurrekontua 7.631’16 eurokoa izango da.

 

Aurretik egindakoak

Domingo Agirreko pilotalekua 2003an eraiki zen eskolak jolastoki itxia izan zezan.

Eraikin honek bi solairu ditu. Lehenengoan 840 metro koadroko kirol pista dago.

Eskola orduetan ikasleek bertan egiten dituzte kirol jarduerak eta eskola orduetatik kanpo beste kirol jarduera batzuetarako ere erabiltzen da. Bigarren solairuan berriz hormigoizko pasabide bat dago, ikusleentzako.

Pilotalekuko azken konponketa lanak 2018ko aurrekontuetan sartu ziren, herriko aurrekontu parte hartzeileen bidez proposatutako hobekuntza bezala. Orduan, pilotalekuaren goialdea itxi zen airea ez sartu eta itoginak sor ez zitezen. Zulo guztiak estali ziren: bi fatxadetan leihoak jarri ziren pistan argia sartzeko eta alboetan sandwich panela jarri zen. Obra hauek Alumial enpresak egin zituen eta aurrekontua: 11.946,60 €-koa izan zen.

Albiste guztiak