pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gaurtik aurrera, ikasgelako txartela eska daiteke
31
Abu
2023

Gaurtik aurrera, ikasgelako txartela eska daiteke

Irailaren 4an, Inoiz baino lehen irekiko da

 

Ikasgelako txartelak gaur, abuztuaren 31tik aurrera eskatu daitezke, Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara). Eskaerarekin batera, 2023-2024 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute zerbitzua, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak). Ikasgelaren ordutegia honakoa da: astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara. Asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.

Baina ikasturte honetan ikasgela inoiz baino lehen irekiko da eta, irailaren bukaeran, inoiz baino ikaspostu gehiago izango ditu. Irailaren 4an irekiko da, oposizioak prestatzen ari diren ikasleen beharrei erantzunez. Eta,  irailaren azken astetik aurrera,27 ikaspostu izango ditu, mahaiak aldatu eta gero.

 

Ikasturte osoan erabili daiteke Ikasgela, lehen aldiz. Beraz, ez dira 2 aldi bereiziko eta irailaren 4tik uztailaren 12ra arte egongo da erabilgarri. Hala ere, erabileraren jarraipena egingo da eta beharrezkoa izango da bi hilean behin erabiltzea. Hala egin ezean, udalak txartela itzultzeko eskatuko ahal izango du.

 

Erabiltzaileek egindako ekarpenak aztertu ondoren, Udalak aipatutako hobekuntzak ezarri ditu aurtengo ikasturtean, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

Ikasgelaren jarraibideak

Albiste guztiak