Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino. Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da eta.
Bestea, goizeko 10:00etan izango da Arantzazuraino, eta hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo da.
Herri bazkaria pandemia ondoren berreskuratzen da aurten eta Arantzazuko Santutegian egingo da.
Bueltatzeko autobusa 17:30etan izango da.
Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan abuztuaren 21etik aurrera.
Bazkari txartelak ere bertan eros daitezke.