Horretarako latxa ardia, Idiazabal gazta eta artzain txakurraren inguruko egitarau oparoa antolatu du Legazpiko udalak.
Goizeko 10:00tan emango zaio hasiera, postuen irekierarekin, hauek Euskal Herria plazan kokatuko direlarik. Aurten iaz baina postu gehiago egongo dira, guztira 13 eta horien artean 4 legazpiarrek osatuko dituzte. Bertan, zurarekin landutako produktu ezberdinak, baserritar jantziak, makilak, larruzko abarkak, egurrean tailatutako produktuak… izango ditugu.
10:45tatik aurrera Gipuzkoako Artzain Gaztaren 39. Lehiaketa hasiko da.
11:00etan Gazta tailerra hasiko da, bertan haur eta gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dutelarik. Bestalde, herritarren saria jasotzen duen gazta dastaketa ere hasiko da (1go gazta bukatzen den arte); eta Legazpiko Musika bandak girotuko du festa kalejira baten bitartez.
11:30etan Herritarren gazta eta sagardo dastaketa zabalduko da Azokan. Aurten 5 sagardo mota ezberdin egongo dira eta aurrekoetan bezala edalontzia 2 euroren truke jasotzeko aukera egongo da.
Eguerdian ardi-okelaren Gipuzkoako 31. Lehiaketa jarriko da martxan. Honetan iaz 4 elkartek parte hartu zuten eta aurten 5 izango ditugu.
Eta horrez gain, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi okelaren banaketa ere ez dira faltako.
Herritarrak ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen ditugu, produktu ezberdinekin goza dezaten!
Omenaldiak
Edizio honetan Joxe Mari eta Benjamin Altxu Almandoz, Ameriketako artzainak, omentzeaz gain, artzain munduaren alde hainbeste lan egin duten bi legazpiar ere omenduko ditugu: Erreizabal Baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola hain zuzen ere.
Herri bazkariaren ostean, arratsaldean, Gipuzkoako 54. Artzain Txakur Txapelketa egingo da Urtatzako zelaian.
Azkenik, aurtengo berrikuntza bezala, balde batzuk jarriko dira animaliek ura edatekoeta horrez gain, Udaletxe ondotik, azokaraino estalki bat kokatu da ardiei itzala emateko, horrela eskatu baitute nekazariek. Horrek animalien ongizatea bermatuko luke. Estalkia eguzkia egongo balitz soilik jarriko litzateke baina estruktura kokatuta dago dagoeneko.
Esatea ere, indarkeria matxistarik gabeko jaiak nahi ditugula aipatu, jaiak guztionak direlako eta modu librean bizi behar ditugulako. Horretarako, edozein erasoren aurrean 24 orduko zerbitzu hauek egongo dira martxan:
Larrialdiak: 112
Arreta espezializatua: 900 840 111 (Satevi)
Ertzaintza: 943 53 47 60
Geurea den ondare hau guztia ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!