pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Joxe Martin Etxeberria” Aire zabaleko pintura lehiaketa
30
Abu
2023

“Joxe Martin Etxeberria” Aire zabaleko pintura lehiaketa

Irailaren 23rako, larunbata, antolatu du Legazpiko Arkatza elkarteak

Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, "Joxe Martin Etxeberria" Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren deialdia egin du, 2023ko irailaren 23erako. Lehiaketa honako OINARRI hauen arabera egingo da:

  1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2023eko irailaren 23an, larunbatean, izango da.
  2. Parte hartzaileak:Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.
  3. Gaiak: Lanak aire zabalean egin beharko dira eta gaia honakoa izango da: LEGAZPI.
  4. Teknika eta formatua: Teknika librea izango da eta formatuari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.
  5. Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik 10etara. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.
  6. Lanen aurkezpena: Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako kaballeteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13:30-14:00 bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da.
  7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epai-mahikoen izenak irailaren 23an bertan, arratsaldeko 18:00etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.
  8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Lanak Udaletxe aurreko plazan egongo dira ikusgai 19:00ak arte aurkeztu diren kaballeteetan. Lan irabazleen jabegoa Udalarena izango da.
  9. Sariak: Lau sari izango dira:
    1. Saria: 500€
    2. Saria: 350€
    3. Saria: 200€.

HERRI BOZKETAK ERABAKIA:           100€.

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

  1. Lanen itzulketa: Saritu gabeko lanak egunean bertan jasoko dira 19:30-20:00ak bitartean erakusgai dauden tokian bertan. Antolatzaileak egoki deritzena egiteko eskubidea izango dute jaso gabeko lanekin. Egileek ez dute erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  2. Beste ohar batzuk:

*Parte-hartzaileei herriko plano bat emango zaie.

*Parte-hartzaileei bazkari bat emango zaie.

*Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako oinarriak onartzea dakar berarekin. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.

*Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte hauen gain hartuko sariketan eta erakusketen nahi gabe, gerta litezken kalteak.

Albiste guztiak